Estatutuak Helduak ADI!

Estatutoak

Estatutuen atarikoa

Pertsona nagusiok eskubidea dugu gizarte gizatiar eta solidarioago bat eraikitzeko prozesuan parte hartzeko, eta halaber dugu horretarako konpromiso morala eta zibikoa. Baina, aldi berean, Botere Publikoei eskatzen diegu Herritarrak gai publikoetan sendotasunez eta egiaz parte hartzera eramango dituzten politikak sustatzeko.

Konpromiso horren inguruan, esperientzia ugari sortu dira Euskadiko Autonomia Erkidegoan: banakakoak dira batzuk eta Elkarte moduan osatuak besteak.

Ekimen bakoitzaren autonomiatik abiatuta, koordinatu egin behar ditugu horietan guztietan erakusten diren ahaleginak, arazoak eta kezkak. Indarrak bateratu behar ditugu Euskadiko leku askotan agerikoak eta errealak diren errealitateei koherentzia emateko eta ikusgai bihurtzeko, eta orobat lan koordinatu horren bitartez gaur egungo errealitatea islatzeko eta alternatiba moduan azaleratzeko asmoz.

Hona hemen eremu horretako jarduerak –Administrazio Publikoek zein Erakunde Pribatu eta Elkarte Zibilek sustatuak– arautu behar dituzten Printzipioak:

Lehenik, aitortu behar zaizkie pertsona nagusiei gizarteari hainbat eremutan egindako ekarpenak, nagusi askok gaur egun familiei laguntzen betetzen duten zeregina ahaztu gabe. Aitorpen horretatik abiatuta, eragile sozial kolektiboa, antolatua eta solas egiteko gauza izan dadin bultzatu behar da.

Halaber, beharrezkoa da pertsona nagusiei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea; horretarako, ezinbestekoa da adinaren araberako bereizkeria gainditzea –edismoa– eta adin aldea eta ugaritasuna gizartea aberasten duten osagaitzat hartzea, eta ez baztertzeko osagaitzat hartzea.

Zahartzaroa ez dela hondamena eta aukerez beteriko aldia dela erakutsiko duten politikak bultzatzearen alde egin behar da. Garrantzizkoa da erretiroaren ondoren sortu ohi den atzerapen sentimenduaren ondoren, gaitasun eta ezagutza berriak geureganatzeko jarduerak bultzatzea, pertsona nagusiak aktiboak izateko prest egon daitezen; gertaeren bilakaerari adi egon behar dute, eta beraiek ere gertaera horien parte direla sentitu.

Belaunaldien arteko elkarrizketa eta solidaritatea ere garrantzizko osagaiak dira belaunaldien arteko lankidetza gizartearen garapenaren eta komunitatearen kohesioaren giltzarri izan dadin, era horretara, pertsona guztiak, gazte zein nagusiak, izango dira garaile. Gainera, talde horretako kideek beren bizitza luzean hartutako kapital soziala eta giza kapitala eskaini ahal izango dute.

Azkenik, herritartasunaren printzipioak argi uzten du pertsona nagusien parte-hartzea haien eskubideetan oinarritu behar dela, eta ez bestelako gaietan; besteak beste, eskubide hauek azpimarratu behar dira, duintasuna, independentzia, parte-hartzea, errealizazioa, ezagutza eta eskubide horien alde egiteko eskubidea.

Oztopo pertsonalek, sozialek eta kulturalek eragotzi egiten dute gizarte inklusibo eta ez-baztertzailean modu aktiboan parte hartzeko aukera. Hori guztia dela eta, ezinbestekoa da osoko plan bat osatzea, arazoa laguntzaren alorrera mugatuko ez duena eta laguntza, kultura eta gizartea kontzeptuak biltzen dituzten arazoez kezkatuko dena, izan ere, arazo horiek, azken batean, osagarriak dira eta elkarri lotuta daude.

 
 

Jarrai gaitzazu saretan

Sareetan gurekin harremanetan ipini...

Harremana

Edozertarako gurekin harremanetan ipini.

 
Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko." target="_blank" title=" E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko."> E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Website: www.helduakadi.org
Zu hemen zaude: Hasiera Helduak Adi! Estatutuak