Bienvenido a Helduak Adi!

Helduak Adi! elkarte sortu berria da. Hiru herrialdeetan du ordezkaritza. Gure helburu nagusia honako hau da: lan eremutik “erretiratuta” gauden baina ikuspegi sozialetik aktiboak garenok talde gisa bete behar dugun eremuari buruz ikuspegi berri bati ekitea, gizarte zuzenago baten alde laguntzeko, baztergarria izango ez dena eta parte hartzea sustatuko duena.

Gehiago irakurri: Nor gara

Pertsona nagusiei gizarteko hainbat eremutan egindako ekarpenak aitortzea, gizarte eragile kolektibo eta antolatu gisa sustatzea, eta elkarrizketarako gai direla onartzea.

Gehiago irakurri: Balioak

Pertsona “erretiratuen” taldeak eta lan eremuan beren jarduera nagusia aldez edo guztiz eten duten baina gizartean aktibo jarraitzen duten beste batzuek espazio soziala betetzea, eta gizarte zuzenago bat, ez hain baztertzailea eta parte-hartzailea osatzen laguntzea.

Helduak Adi! “Pertsona Nagusien Parte-hartzeari buruzko Plan Integralerako Euskadiko gizarte sarea” irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, eta hiru lurralde historikoetan du ordezkaritza. Pertsona Nagusien Parte-hartzeari buruzko Plan Integrala osatzeko eta aplikatzeko prozesua garatzea da elkartearen helburu nagusia, eta horretara iristeko:

Gehiago irakurri: Xedea

Estatutuen atarikoa

Pertsona nagusiok eskubidea dugu gizarte gizatiar eta solidarioago bat eraikitzeko prozesuan parte hartzeko, eta halaber dugu horretarako konpromiso morala eta zibikoa. Baina, aldi berean, Botere Publikoei eskatzen diegu Herritarrak gai publikoetan sendotasunez eta egiaz parte hartzera eramango dituzten politikak sustatzeko.

Gehiago irakurri: Estatutoak

 
 

Jarrai gaitzazu saretan

Sareetan gurekin harremanetan ipini...

Harremana

Edozertarako gurekin harremanetan ipini.

 
Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko." target="_blank" title=" E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko."> E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Website: www.helduakadi.org
Zu hemen zaude: Hasiera Helduak Adi!