Blog

HELDUAK ADI! ETA SIRIMIRI II

 

Sirimiri Taldeak, denok dakizuen bezala, Gasteizko Adinekoen Kultura Zentroetako jarduerak zuzentzen ditu, eta zuzenean dago Gasteizko udalaren mende; bada, aurten, Helduak Adi elkarteari gonbita egin dio urtero Zentro horietako jarduera alorretako ordezkariekin egin ohi duen bileran parte hartzeko.

 

Xabier Aguirre eta ni neu, Rafael Echevarría, joan ginen Helduak Adiren ordezkari gisa.

 

 

Goizeko 9etan hasi eta 14ak arte luzatu zen jardunaldi interesgarria.

 

Honako hau izan zen eguneko gaia: "Bizitza osoan zeharreko ikasketa eta adinekoen irudia".

Baina biltzar labur honen izenburua beste hau zen:
 "Gaur egungo Adinekoak eta bidean datozenak! Ikasten dugu eta aldaketak eragiten ditugu".

 

Ainhoa Domaica Gizarte Gaiak eta Adinekoak alorreko zinegotzi ordezkaria eta Gasteizko udaleko alkateordea izan zen biltzarreko buru.

 

Aurkezpenaren ondoren solasaldi bat egon zen, eta bertan parte hartu zuten:

 

- Juncal Durand, Esperientziaren Eskoletako zuzendari izana.

 

- Juan Carlos Alonso, Herritarren partaidetza zerbitzuko burua.

 

-Rosa Mateos, Familia medikua eta Hiriaren hegoaldeko osasun komunitarioa proiektuaren sustatzailea.

 

Eta gai hauek landu zituzten:

 

-Adinekoen irudia gizartean

 

-Nola jarraitu behar dugun aldatzen, irudi hurbilagoa eta gaur egungoa edukitzen jarraitzeko.

 

Oso interesgarria izan zen dena.

 

Ondoren, Penélope Castejónen hitzaldi bat eduki genuen. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Soziologo lizentziaduna. Gai hau landu zuen:

 

-"Adinekoak, autonomia, solidaritatea eta gizarte partaidetza". Ikerketa interesgarria izan zen.

 

Sirimiri elkarteko zenbait ordezkarik aipatu zidaten hizketaldian eta hitzaldian "Esterotipoak" gaiari buruzko gure lana etorri zitzaiela gogora. Eta egia da gauza asko ezagunak egiten zitzaizkidala, gure lanean aztertu genituela, alegia.

 

Horren ondoren, beste hitzaldi bat egon zen, baina zehazki Sirimirin lan egiten zutenentzat.

 

Hau da dena.

 

Ondo izan

 

Rafael Echevarría

 

 
 

Jarrai gaitzazu saretan

Sareetan gurekin harremanetan ipini...

Harremana

Edozertarako gurekin harremanetan ipini.

 
Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko." target="_blank" title=" E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko."> E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Website: www.helduakadi.org
Zu hemen zaude: Hasiera Blog HELDUAK ADI! ETA SIRIMIRI II