Ongi etorri Helduak Adi!

Ezagutu Helduak Adi!!

Helduak Adi! elkarte sortu berria da. Hiru herrialdeetan du ordezkaritza. Gure helburu nagusia honako hau da: lan eremutik “erretiratuta” gauden baina ikuspegi sozialetik aktiboak garenok talde gisa bete behar dugun eremuari buruz ikuspegi berri bati ekitea, gizarte zuzenago baten alde laguntzeko, baztergarria izango ez dena eta parte hartzea sustatuko duena.

Gure proiektuaren aurrekariak laurogeita hamarreko hamarraldiaren hasierakoak dira. Ordurako aipatzen zen laguntzaren alorretik haratago eraman behar zirela politika publikoak. Azken hamarraldian hainbat ekimen interesgarri sortu dira “bizitza osoko ikaskuntzaren” eremuan, bai “Unibertsitateko Esperientzia Geletan”, bai “Esperientzia Eskolak” eta elkarteak osatzeko proiektuetan. Ekimen horiek sendotu egin behar dira, eta laguntza behar dute.

Pertsona nagusiak gero eta kontzientziazio maila handiagoa dute, eta horri esker, hainbat ekimen aipagarri sortu dira:

  • Asoziazionismoaren PYMAen Liburu Berdea, zeinetan zehazten diren elkarte horietan parte hartzeko baldintzak.
  • Adinekoen taldearen egoerari buruzko diagnostikoa, adituekin egina, aurreko legealdiko Herritarren Partaidetzaren Zuzendaritzaren babesarekin.
  • Udako Ikastaroak, “Plan Integrala eta Pertsona Nagusien Partaidetza Soziala” gaiari buruzkoak, 2009an eta 2010ean.

Hainbat hilabetez sarean lanean jardun ondoren, hainbat elkartek bultzatu dute Helduak Adi! elkartearen sorrera. Hona hemen elkarte horietako bakoitzari buruzko aipamen labur bat.

Pertsona nagusien elkarte askorekin jarri gara harremanetan, etorkizunean gure proiektuan parte har dezaten.

Aipatzekoa da gaur egun harremanetan gaudela beste elkarte hauekin: Fevaas, Azkoitiko, Azpeitiko, Zestoako eta Orioko Pertsona Nagusien Elkarteen Federazioa, Enclave de ciudadanas por Getxo… Eta asmoa dugu ekitaldi honetan 16 elkarte gureganatzea.

 
 

Jarrai gaitzazu saretan

Sareetan gurekin harremanetan ipini...

Harremana

Edozertarako gurekin harremanetan ipini.

 
Email: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko." target="_blank" title=" E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko."> E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Website: www.helduakadi.org
Zu hemen zaude: Hasiera Demo Demo Category Ezagutu Helduak Adi!!